Mundua -

Estatu berri bat

Hegoaldeko Sudanek independentzia aukeratu du

Omar al Bachir Sudango presidenteak emaitzak onartu ditu dagoeneko. Independentzia uztailaren 9an sartuko da indarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 9tik aurrera beste muga bat agertuko da mapa politikoetan. Izan ere, hegoaldeko Sudan independentea izango da, Iparraldeko Sudanetik banandu eta gero. Burujabetzari buruzko galdeketan, hautesleen % 98 independentziaren alde agertu dira. Omar al Bachir Sudaneko presidenteak esan du emaitza onartzen dutela, eta sudandarrek harturiko erabakia errespetatzen dutela.

Mohamed Ibrahim Jalil Sudango Hauteskunde-batzordeko presidenteak gaur ziurtatu duenez, urtarrilaren 9ko erreferendumean parte hartu zuten lagunen % 98,83k burujabetasunaren aldeko botoa eman zuten.

Omar al Bachir Sudango presidenteari emaitza ofizialak entregatu ostean egin ditu Jalilek adierazpenak. Al Bachirrek emaitzak onartu ditu.

Batzordeak egindako lanagatik pozik agertu da Al Bachir eta Sudango bizilagunen parte-hartzea eskertu du, bozketa lasaia eta gardena izan delako. Gardentasun eta lasaitasun horrek nazioarteko begiraleak harritu ditu.

2005eko bake akordioetan sinatu bezala, independentzia uztailaren 9an sartuko da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea