Mundua -

VATIKANOA

Vatikanoa eta Italia, Emanuela Orlandiren hilketa argitzetik gertuago

Polizia Vatikanoan aurkitutako giza hezurrak aztertzen ari da, hildako pertsonaren edo pertsonen adina, sexua eta heriotza urtea zehazteko.

Frantzisko aita santua. Artxiboko argazkia: EFE
Frantzisko aita santua
Frantzisko aita santua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoko eraikin batean berriki aurkitu dituzten giza hezurrek Emanuela Orlandiren desagerpena eta hilketa argitzen lagun dezakete, Italiako hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera. Emanuela Orlandiren gorpuzkiak izan daitezke, duela 35 urte desagertutako 15 urteko neskatoarenak.

Vatikanoko langile baten alaba zen, eta haren desagerpena zerbitzu sekretuekin eta mafiarekin lotu zuten.

Eraberritze lanak egiten ari zirela, giza hezurrak topatu dituzte Vatikanoak Erroman duen eraikinetako batean, Egoitza Santuak baieztatu duenez.

Hezurrak Nuntziatura Apostolikoaren alboko lokal batean aurkitu dituzte, Po kaleko 27. zenbakian, Vatikanoaren esanetan. Polizia bertaratu da, eta Giuseppe Pignatone fiskalburuak bere ardurapean hartu du ikerketa.

Polizia hezurrak aztertzen ari da, hildako pertsonaren edo pertsonen adina, sexua eta heriotza urtea zehazteko.

Emanuela Orlandi desagertu zenetik 35 urte igaro direnean, ez dago haren arrastorik. Orain, baina, litekeena da kasua berriro zabaltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Aita santua Eguneko albisteak Eguneko albisteak Erroma gaur Eliza Katolikoa albisteak