Mundua -
Analisia
Indarkeria arriskuak gora egin du Egipton
Azken egunetako protestei langileen mobilizazioa gehitu zaie. Protesta hori, Egiptoko empresa handienetan eragina izaten ari da. Bitartean, presidenteordeak Estatu kolpea egoteko arriskua dagoela dio.
Jesús Torquemada
Egipton egoera gero eta arriskutsuago ari da bihurtzen. Gobernuak eta oposizioak adierazpen eta ekintzak gogortu dituzte. Orain langileek bat egin dute protestarekin, enpresatan grebak deitu dituzte.
Telecom Egypt-en elkarretaratze eta lan uzteak izan dira, Suezko kanalarentzat lan egiten duten enpresatan ere, ikatz, porlana eta petroleo enpresatan gauza bera.... Langileek soldata igoera eskatzen dute. Baina argi dago bide batez urtarrilaren 25 etik Egiptoko kaleetan den aldarriarekin bat egin dutela, Mubaraken dimisioa nahi dute.
Eta azken honek ez du alde egiteko inolako asmorik. Bere presidente ordeak Omar Suleimanek Egiptoko prentsa idatziko zuzendariak bilerara deitu zituen astearte iluntzean. Argi esan zien: oposizioak ez badu gobernuarekiko elkarrizketa onartzen estatu kolpe arriskua dago.
Ez zuen gehiago zehaztu. Baina bileran ziren kazetariek argi ulertu zuten armadaren estatu kolpeaz ari zela eta aldi berean matxinada horri aurre egingo liokeen militar batzordea osatuko lukeela gobernuak.
Mehatxuak mehatxu, oposizioak ez du atzera egin, ez da beldurtu eta manifestazio eta grebekin jarraitzen du. Biharko protesta handia deitu dute eta leloa azken hiru astetako berbera: Mubarak alde hemendik.