Mundua -
Iskanbila Alemanian
Alemaniar bati alabaordearekin zazpi seme-alaba izatea leporatu diote
Alaba eta semeorde batez abusatu eta bi emakumeak prostituzioan aritzera behartu izana ere leporatzen diote.
Erredakzioa
48 urteko alemaniar bat epaitegietara eramango dute datorren astean azken bi hamarkada luzetan bere alabaordeaz abusatzeagatik. Sexu abusu horien ondorioz, alabaordeak zazpi seme-alaba izan ditu epaitegietako bozeramaile bate jakitera eman duenez.
Gizona Detlef S. da, Fluterschenekoa, Alemaniako mendebaldian. Alabaordeaz abusatzeaz gain, beste alaba batez eta semeorde batez abusatzea ere egotzi diote, baita bi emakumezkoak prostituzioan aritzera behartzea.
Epaitegietako bozeramaileak adierazi duenez, ADN proben arabera, atxilotua bere alabaordearen zazpi seme-alaben aita da, gutxienez, eta hildako zortzigarren batena ere.
Detlef S. iragan abuztutik atxilotuta dago eta Coblenza hiriko auzitegian deklaratuko du bost egun barru. Abusuak 1987 eta 2010 urteen artean egin zituela uste dute.