Mundua -

Erreferenduma

Kaledonia Berriko biztanleen % 57k ezetz esan diote Frantziar estatutik bereizteari

% 80ko parte-hartzearekin, Kaledonia Berriko elkargoak independentziari buruzko erreferenduma egin du, Nimeako Hitzarmenean aurreikusita dagoenez.

Independentziaren inguruko erreferenduma Kaledonia Berrian / Irudia: Agentzietako bideoa.
Independentziaren inguruko erreferenduma Kaledonia Berrian / Irudia: Agentzietako bideoa.
Independentziaren inguruko erreferenduma Kaledonia Berrian / Irudia: Agentzietako bideoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaledonia Berriko hautesleen % 57k ezetz esan diote Frantziar estatuaren menpean dagoen elkargoaren independentziari.

Artxipelagoak estatus berezia dauka Frantziako Errepublikaren barruan, 1988ko Nimeako Hitzarmenak jasotzen duenez. Horrek independentziari buruzko erreferendumak egitea ere aurreikusten du.

Oso altua izan da parte-hartzea. Bozkatzera deituta zeuden 174.000 pertsonen % 80 joan dira 284 hauteskunde-mahaietako batera.

Unionistek garaipen zabalak oraindik egiteke dauden bi erreferendumei uko egitea eskatu dute.

Argumentu hori baztertzen dute independentistek. Esaten dutenez, % 40tik beherako babesa ematen zieten galdeketek. Beraz, azken hauteskundeetan aurrera egin dute.

"Herria esnatu egin da, garaipenetik oso gertu gaude", esan du Alosio Sako buruzagi independentistak.

Horregatik, beste erreferendum bat eskatuko dute bi urte barru, independentismoaren "gorakada baieztatzeko".

Unionisten ustetan, independentziaren aldekoen gorakadaren arrazoia bozketan artxipelagoan gutxienez 1994tik bizi direnek parte ahal zutela da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa