Mundua -

ZIGORRAK IRANI

Irandarrak kalera atera dira, AEBk ezarritako zigorren kontra protesta egiteko

Zigorrak goizaldean sartu dira indarrean, eta Irango petrolioa erosten duten enpresak zigortuko dituzte oraingoan.

Irandarrak kalera atera dira zigorren kontra protesta egiteko. Argazkia: EFE
Irandarrak kalera atera dira zigorren kontra protesta egiteko
Irandarrak kalera atera dira zigorren kontra protesta egiteko. Argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizaldean sartu dira indarrean AEBk Irani ezarritako zigor berriak. Kasu honetan, AEBko Gobernuak Irango petrolioa erosten duten enpresak, Irango Banku Zentralarekin egindako finantza transakzioak eta bertako portuen sektorea zigortuko ditu. Donald Trump presidente estatubatuarraren arabera, "AEBk inoiz jarritako zigor gogorrenak dira". Ikusteke dago Iranek nola erantzuten duen. Atzo, igandea, milaka irandar kalera atera ziren "Death to America" (Heriotza Amerikari) lelopean.

AEBk 2015ean Iranekin sinatutako akordio nuklearra hautsi ostean, Trumpen Gobernuak ezarritako isun multzo berria da. Oraingo honetan, Irango petrolioa erosten duten enpresak zigortuko dituzte. Dena den, estatubatuarrek zortzi herrialde salbuetsiko dituzte, herrialde horiek Iranen egindako petrolio erosketan murrizketak egin dituztelako eta inportazioak zerora jaisteko ahalegina egiten ari direlako.

Dena den, Trumpen Gobernuak ez du zehaztu zein izango diren salbuetsitako herrialdeak. The New York Times hedabideak zabaldutako informazioaren arabera, zerrenda horretan leudeke Txina, India, Japonia eta Hego Korea.

Atzo, igandea, protesta eguna izan zen Iranen, AEBk ezarritako zigor berriak indarrean sartu baino egun bat lehenago. Milaka ikasle atera ziren kalera "Death to America" lelopean, 1979an AEBko enbaxada okupatu zuten egunaren 39. urteurrenarekin bat eginez.

Mobilizazioan, AEBren kontrako oihuak egiteaz gain, AEBko banderak eta Trumpen irudiak erre zituzten manifestariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea