Mundua -

Hauteskundeak AEB-n

Emakumeen eta gutxiengoen garaipen historikoa hauteskunde legegileetan

Hauteskundeak mugarri bilakatu dira: gutxiengo batzuek (indigenak, musulmanak edo LGTBQ kolektiboa) ordezkaritza lortu dute. Gainera, hainbat emakumek kristalezko sabaia apurtzea erdietsi dute.

Davids hautagai demokrata (indigena eta lesbiana), garaipena ospatzen. EFE
Sharice Davids. EFE
Davids hautagai demokrata (indigena eta lesbiana), garaipena ospatzen. EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko hauteskunde legegileak mugarri bihurtu dira. Gutxiengo etniko eta sozialek ordezkaritza lortu dute, eta hainbat emakumek kristalezko sabaia hautsi dute, euren estatuetan lehenbizikoz irabazita. Kongresua inoizko anitzena izango da orain. Hauek dira historia egin duten pertsonen izen-abizenak:

Sharice Davids (Kansas Estatuko —Erdialdea— hautagai demokrata). Deborah Haalandekin batera, Kongresuan jesartzen den lehen emakume indigena izango da. Davidsek 37 urte ditu eta Obamaren agintaldian Etxe Zurian jardun zuen. Davids lesbiana da, Kansasek duen LGTBQ kolektiboko lehen ordezkaria izango da, beraz.

Deborah Haaland (Mexiko Berriko —Mendebaldea— hautagai demokrata). Davidsekin batera, Kongresuan dagoen lehen emakumezko natiboa. 57 urte ditu, eta ama ezkongabea da. Pueblo of Laguna tribuko kidea da.

Ilhan Omar (Minesota —Mendebaldea— hautagai demokrata). Somalian 1981ean jaioa, Kongresuan esertzen den lehen emakumezko musulmana da. Botoen % 80 jaso ditu.

Omar, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

ILHAN OMAR DEMOCRATA MUSULMANA HAUTESKUNDEAK ELECCIONES EEUU EFE

ILHAN OMAR DEMOCRATA MUSULMANA HAUTESKUNDEAK ELECCIONES EEUU EFE

Rashida Tlaib (Michiganeko —Mendebaldea— hautagai demokrata). 1976an Detroiten jaioa familia palestinar baten baitan. Oso kritikoa izan da Trumpen politikekin. AEBko presidentearen mitin bat eteteagatik atxilotu zuten duela bi urte. Musulmana da hau ere.

Jared Polis (Coloradoko —Erdialdea— hautagai demokrata ). LGTBQ kolektiboak lortutako beste mugarri baten protagonista. AEBko historian aukeratu duten lehen kongresista homosexuala da. 43 urteko demokratak harro aldarrikatu du bere homosexualitatea, eta kanpainan zehar esan duenez, bere garaipenak Mike Pence presidenteordea izorratuko luke.

Marsha Blackburn (Tennessee estatuko —Hegoaldea— hautagai errepublikanoa). Hautagai kontserbadorea estatu honetan izendatzen duten lehen senatari emakumezko beltza da.

Alexandria Ocasio-Cortez (New York —Ipar Ekialdea— hautagai demokrata). Hautagai latinoak 29 urte baino ez ditu, eta AEBko inoizko kongresista gazteena bilakatu da. Duela bost hilabete tabernari lanetan zebilen.

Ayanna Pressley (Massachusetseko —Ipar Ekialdea— hautagai demokrata). Estatu honetan izendatzen duten lehen emakumezko kongresista beltza da.

Pressley, irabazi duela jakin ostean. Argazkia: EFE

AYANNA PRESSLEY EEUU CONGRESO ELECCIONES HAUTESKUNDEAK EFE

AYANNA PRESSLEY EEUU CONGRESO ELECCIONES HAUTESKUNDEAK EFE

Jeannete Nuñez (Floridako —Hegoaldea—hautagai errepublikanoa). Kubatar jatorriko Floridako lehen gobernadoreordea da. Andrew Gilum demokrata izan du aurkari. Horrek irabazi izan balu, beste mugarri bat ezarriko litzateke: estatu horrek gobernadore beltz bat izatea lehen aldiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Hauteskundeak Feminismoa