Mundua -
Kolonbian
Gurutze Gorriak dio beste bi bahitu askatu dituela FARCek
Zinegotzi bat eta itsas infanteriako kide bat dira, eta Kolonbia hegoaldeko basoetan askatu dituzte.
Erredakzioa
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak jakinarazi duenez, FARCek beste bi bahitu askatu ditu gaur. Armando Acuña zinegotzia eta Henry Lopez Martinez itsas infanteriako kidea izan dira, eta Kolonbia hegoaldeko basoetan askatu dituzte.
Florenciako aireportura eramango dituzte, Kolonbia hegoaldean.
Bestalde, 13 lagun hil dira Kolonbian FARCen eta droga-trafikatzaileen arteko liskarretan, Poliziak jakinarazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea