Mundua -
Istiluak
Gutxienez hildako bat Irango protestetan
Oposizioko dozenaka jarraitzaile atxilotu dituzte Teheranen, Egiptoko eta Tunisiako iraultzak babesteko deitu duten manifestaldian.
Erredakzioa
Manifestari bat tiroz hil dute segurtasun indarrek protestan. Oposizioko dozenaka jarraitzaile atxilotu dituzte gaur Teheranen. Gobernuak baimendu ez duen manifestaldi batean parte hartzen ari ziren Egiptoko eta Tunisiako iraultza demokratikoei babesa emateko, Mirhosein Musavi Kaleme oposizioko buruzagiaren webguneak jakitera eman duenez.
Manifestari bat tiroz hil dute segurtasun indarrek manifestaldian, Al Arabiya telebistak jakitera eman duenez.
Milaka manifestariak sakabanatzeko gas negar-eragileak erabili dituzte segurtasun indarrek. Nahiz eta agintariek protesta egiteko baimenik ez eman, milaka lagunek kaleak hartu dituzte.
"Segurtasun indarrek dozenaka manifestari atxilotu dituzte Teheranen, lekukoen arabera", adierazi du Kaleme-k. Oposizioaren indarra agerian utzi nahi izan du protestak, izan ere, 2009ko abenduaz geroztik ez zuen manifestaldirik egiten, Mahmud Ahmadineyad presidente bezala berriz aukeratu zutenetik.
Lehenago, segurtasun indarren eta oposizioko jarraitzaileen artean liskarrak izan dira Isfahanen, Iraneko erdialdean. Egiptoko eta Tunisiako protestei babesa emateko debekatutako protesta batean parte hartzen ari ziren dozenaka manifestari atxilotu ditu Poliziak.
Espainiako kontsula atxilotu dute Teheranen
Bestalde, Irango Poliziak Ignacio Perez Cambra Espainiako kontsula atxilotu du Teheranen gaur, iturri diplomatikoek jakitera eman dutenez.
Noiz eta non atxilotu duten ez dute zehaztu iturriek.
Hala ere, lau ordu eta erdi polizia-etxe batean atxikita izan ostean, kontsula aske utzi dute.