Mundua -

Analisia

Egiptoko iraultza nekez errepikatu daiteke Iranen

Biztanleria tirokatzeari uko egin dio Egiptoko Armadak, eta horrek iraultzaren gakoa izan da. Iranen, bestalde, "iraultza berdea" militarrek geldiarazi zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango buruzagien faltsukeria agerian gelditu da, atzo oposizioak deitutako manifestazio bat bortizki desegin zuenean.

Lider gorenak, Jamenei Ayatollahak eta Mahmud Ahmadineyad presidenteak, egunotan azaldu dute Egiptoko iraultza 1979an errepublika islamdarrak Iranen ezarritako iraultzan oinarritu dela. Ez da egia.

Gazte egiptoarrek, Mubaraken aurka egindako matxinada 2009ko ekaineko Irango “iraultza berdea” izan da. Orduan gazte iraniarrak kalera irten ziren Ahmadineyadek hauteskundeetan egindako iruzurra salatzeko. Eta Internet erabili zen orduan ere manifestazioak deitzeko, orain egiptoarrek egin duten moduan. Zenbait eguneko liskarren ondoren eta hamarnaka hildakoren ostean, protesta bertan behera utzi zuten.

Egipton, armadak ez du herritarren aurkako erasorik egin nahi izan eta iraultzaren arrakastaren arrazoi nagusietako bat izan da hori. Iranen berriz, “iraultza berdea” militarrek geldiarazi zuten (Iraultzaren Zaintzaileek), baita miliziano islamdarrek ere. Asko hitz egin da Mubaraken indar zapaltzaileen inguruan baina Ayatollahen indarrak are eragingarriagoak dira. Ez dute onartuko Teherango Azadi plaza, Kairoko Tahrir plazaren erreplika bihur dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea