Mundua -

Kanbodia

Khmer Gorrien bi agintari genozidioagatik zigortu dituzte, Kanbodian

1975 eta 1979 artean agintean egondako Khmer Gorrien goi-kargudunei biziarteko kartzela-zigorra ezarri diete lehen aldiz, genozidioaga egotzita.

Khieu Samphan, genozidioagatik zigortuta / EFE.
Khieu Samphan, genozidioagatik zigortuta / EFE.
Khieu Samphan, genozidioagatik zigortuta / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanbodiako Khmer Gorrien bi lider nabarmeni biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Nazio Batuek babestutako auzitegi batek, genozidioagatik. Boterean egon zirenetik ia lau hamarkada igaro direnean iritsi da epaia.

Khieu Samphan presidente ohia (87 urte) eta Nuon Chea (92 urte), Khmer Gorrien bigarrena, gizateriaren aurkako delituengatik eta cham gutxiengo islamdarraren eta vietnamdarren aurkako genozidioagatik zigortu dituzte, Kanbodiako Gorteek esan dutenez.

Khmer Gorrien goi-kargudunei biziarteko kartzela-zigorra ezarri diete lehenengo aldiz, genozidioa egotzita.

2014an biziarteko kartzela-zigorra ezarri zien Kanbodiako Auzitegiak, "sarraskia, jazarpen politikoa eta beste ekintza anker batzuk egotzita; nahitaezko lekualdaketak, desagertzeak eta giza duintasunaren aurkako erasoak, tartean".

2 milioi pertsona hil omen ziren Khmer Gorrien agindupean, 1975 eta 1979 artean.

Samphanek eta Cheak beti ukatu dute delitu horietan erantzukizunik izan zutela, eta gertatutakoa ez zutela ezagutzen ere esan zuten, baina 2013ko maiatzean barkamena eskatu zuten.

Kanbodiak eta Nazio Batuek zuzendutako auzitegia 2005ean jarri zen martxan, Khmer Gorrien agintaldian egindako krimenen erantzuleak epaitzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak