Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Lau pertsona hil dira Chicagon, ospitale batean izandako tiroketan

Bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira. Ospitaleko aparkalekuan hasi da tiroketa eta barruan izan du jarraipena.

Polizia tiroketa gertatu den ospitalearen inguruan. Argazkia: EFE
Polizia tiroketa gertatu den ospitalearen inguruan
Polizia tiroketa gertatu den ospitalearen inguruan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetan, lau pertsona hil dira astelehen honetan Chicago hiriko Mercy ospitalean izandako tiroketan. Agintarien arabera, bi emakume, polizia bat eta erasotzailea hil dira.

Ospitaleko aparkalekuan hasi da guztia bertan 15:30ak zirenean. CBS telebista kateak jakinarazi duenez, erasotzaileak bere emaztegai ohiari tiro egin dio (Larrialdietako medikua ere bazena) eta hil egin da.

Aparkalekutik ospitale barrura sartu da eta han ospitaleko langile bat eta polizia bat hil ditu.

Agenteekin izandako tiroketan erasotzailea bera ere zendu da. Dena den, ez dago argi bere buruaz beste egin duen edo Poliziaren tiro batek harrapatu duen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak