Mundua -

Hondamendi naturalak

5,7 graduko lurrikara bat izan da Perun

Dardara bertan 01:38 zirenean izan da, 36 kilometroko sakoneran, Casma udalerritik 96 kilometrora, hego-mendebaldera.

Casma, Peruko kostaldetik gertu. Argazkia: Google Maps
Casma, Peruko kostaldetik gertu
Casma, Peruko kostaldetik gertu. Argazkia: Google Maps

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,7 graduko indarra hartu duen lurrikara bat erregistratu dute gaur, azaroak 20, Perun.

Peruko Geofisika Institutuak zabaldu duenez, dardara bertan 01:38 zirenean izan da, Casma udalerritik hego-mendebaldera, 96 kilometrora.

Lurrikarak 36 kilometroko sakoneran izan du epizentroa, eta oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Latinoamerika Lurrikarak Peru