Mundua -

Gobernu krisia

Ikasle belgikarrek "patata frijituen iraultza" deitu dute

Belgikak 249 egun bete ditu Gobernurik osatu gabe, orain arte Irakek zuen munduko errekorra gaindituta. Politikarien gaitasun eza salatzeko, protestak deitu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako ikasleek "patata frijituen iraultza" deitu dute, hauteskundeak ospatu eta zazpi hilabete beranduago, politikariek Gobernua osatzea ez dutelako lortu .

Belgikak 249 egun bete ditu Gobernurik osatu gabe; horrenbestez, orain arte Irakek zuen munduko errekorra gainditu du. Politikarien gaitasun eza salatzeko, protestak deitu dituzte.

Lurraldeak bizi duen egoera politikoarekiko haserrea erakusteko belgikar gazteek&' || 'nbsp; manifestazioak eta beste hainbat ekimen deitu dituzte egun osoan.

Lurraldeak zazpi hilabete daramatza Gobernurik gabe, ekainaren 13az gerozko hauteskundetatik, hain justu. Bart de Weberren N-VA flandestar alderdi independentistak irabazi zituen hauteskundeak.

Alberto II erregeak zazpi alderdien arteko eztabaida konpontzeko hainbat bitartekari izendatu ditu, baina ez dute krisiari aurre egitea lortu. Gobernuaren eraketarako nahitaezkoa da estatuko erreforma sakona egitea eta lurraldeko zazpi alderdiak (flandestarrak eta waloiak) ez dira ados jartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea