Mundua -
Dardara
4,3 graduko lurrikara batek Mexikoko hego-mendebaldea astindu du
Dardara Coyuca de Benitez hiritik 20 kilometro hegoaldera gertatu da, 5 kilometroko sakoneran.
EITB.EUS
Richter eskalan 4,3 graduko lurrikara izan da Mexikon ostiral honetan, eta hego-mendebaldea astindu du.
Mexikoko Zerbitzu Sismologikoak jakinarazi duenez, dardara Coyuca de Benitez hiritik 20 kilometro hegoaldera gertatu da, 5 kilometroko sakoneran.
Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea