Mundua -
Tunisiako presidente ohia
Ben Ali larri dago, Saudi Arabiako ospitale batean
Tunisiako presidente ohiak Saudi Arabiara alde egin zuen urtarrilaren 14an, matxinadaren ostean. Antza denez, garuneko isuria izan du.
Erredakzioa
Zine al Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohia larri dago, Saudi Arabiako ospitale batean. Ben Alik urtarrilaren 14an alde egin zuen Tunisiatik herriko matxinadaren ondorioz, Saudi Arabiako iturri ofizial batek jakinarazi duenez.
Atzo, Tunisiako arazoetan aditua den Nicolas Beau kazetari frantziarrak bere blogean jakinarazi zuenez, Ben Alik garuneko isuria izan du Saudi Arabian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea