Mundua -

Iruzkina

Bahrain ez da jada ezezagun

Orain arte, Bat Formulako saria egiteagatik eta aspaldi Michael Jacksoni asiloa emateagatik zen ezagun herrialdea.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain arte gauza bakar bategatik ezagutzen genuen Bahrain: Bat Formulako Sari Nagusiagatik. Eta bertako agintaria, Hamad Bin Isa Al Jalifa jekea, Michael Jacksoni asiloa eman ziolako, pederastia kasu bategatik epaitu zuten garaian.

Hemendik aurrera, Persiako Golkoan dagoen herrialde txiki hori errebolta arabiarrak astindu duelako ere ezagutuko dugu: hain zuzen, Tunisia, Egipto, Yemen, Aljeria, Libia eta Jordania astindu dituen errebolta.

Herrialde txikia da, bai, baina estrategikoki oso garrantzitsua. Iranen eta Iraken aldamenean dago, eta AEBek bertan dute Bosgarren Flotaren basea.

Azkar asko piztu dira alarmak Washingtonen. Aliatu bat galdu eta gero (Hosni Mubarak), beste bat galtzeko arriskuan direlako.

Bahrainen ezaugarri bereziak ditu erreboltak. Manifestariek askatasuna eta monarkia kostituzionala eskatzeaz gain, xiientzat eskubide gehiago ere aldarrikatzen dituzte.

Bahraingo herritarren % 70 xiiak dira, Iranen bezala. 1783tik boterean dagoen Al Jalifatarren dinastia, ordea, sunia da. Eta xiiak kexu dira, erregeak baztertu egiten dituelako; hain zuzen, kargu politiko nagusiak gutxiengoa diren sunien artean banatzen dituelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea