Mundua -

Venezuela

Madurori aurre egiteko 'bateratze' prozesua abiatu du oposizioak

"Venezuela Aske" biltzarra antolatu dute oposizioko alderdiek, eta horrekin herrialdeak bizi duen krisi humanitarioa gainditzeko etapa hasi dute.

Nicolás Maduro. EFEren artxiboko irudia
Nicolás Maduro. EFEren artxiboko irudia
Nicolás Maduro. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduroren Gobernuari aurre egiteko asmoarekin, estrategiak zehazten lagunduko dion "bateratze" prozesua abiatu du oposizioak. Venezuelako presidenteak agintaldi berria hasiko du urtarrilaren 10ean, baina oposizioak ez du mandatu berria begi onez ikusi, maiatzaren 20ko hauteskundeetako emaitzak ezagutzen ez dituztela argudiatuta.

Gauzak horrela, "Venezuela Aske" biltzarra antolatu dute oposizioko alderdiek, eta horrekin herrialdeak bizi duen krisi humanitarioa gainditzeko etapa hasi dute, Fronte Handia koalizioak jakitera eman duenez.

"Estrategikoki eta logistikoki ari gara antolatzen, Venezuelako herriak bizi duen ezinegonari irtenbidea emateko, betiere, protesta baketsua bidelagun izanda, eta Maduroren diktadurari aurre eginda", dio adierazpenak. Omar Barboza Parlamentuko presidenteari eman diote, hain zuzen, manifestu hori.

Esan bezala, tarte zabalarekin irabazi zituen maiatzaren 20ko hauteskundeak Madurok, oposizioko alderdiak gaitasungabeturik zeudelako.

Alabaina, oposizioak eta hainbat Gobernuk argi dute ez dutela Maduroren agintaritza babestuko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro