Mundua -
Bigarren protesta
Gobernuaren aurkako manifestariak borrekin jo dituzte Aljerren
400 lagun inguru bildu dira Abdelaziz Buteflika presidentearen aurkako protestetan, Maiatzaren 1eko plazan.
Erredakzioa
Gobernuaren aurkako manifestari talde baten aurka oldartu zaio Aljeriako Polizia hiriburuan. Aurreko larunbatean bezala, polizia ugari zegoen Aljerreko kaleetan goizean goizetik.
Maiatzaren 1eko plazako kontzentrazioan parte hartu nahi zuten 50 manifestari inguru borrekin jo dituzte poliziek.
Polizien eta manifestarien aurkako istiluen ondorioz, martxaren ibilbidea aldatu behar izan zuten, Le Watan Aljeriako egunkariak argitaratu duenez.
Hedabide horren arabera, 400 lagun inguru bat egin dute protestekin eta Abdelaziz Buteflika presidentearen aurkako pankartak zeramatzaten.
Bestalde, Buteflikaren jarraitzaileak manifestazioa deitutako lekura bertaratu dira eta presidentearen aldeko oihuak bota dituzte, Tout sur l''Algerie webguneak jakinarazi duenez.