Mundua -
Banku batean
Gutxienez 40 lagun hil dira atentatu suizida batean Afganistanen
Afganistango segurtasun indarren soldatak kudeatzen dituen Jalalabadeko banketxe batean izan da erasoa. 70 pertsona baino gehiago izan dira zauritu.
Erredakzioa
Gutxienez 40 lagun hil ziren atzo, larunbatean, Jalalabaden (Afganistan) izandako atentatu suizida batean. Hildakoen artean polizia eta soldadu afganiarrak daude. Izan ere, Afganistango segurtasun indarren soldatak kudeatzen ditu banku horrek. Zibilek eta sukurtsalaren langileek ere osatzen dute hildakoen zerrenda, iturri ofizialek aditzera eman dutenez. 70 pertsona baino gehiago izan dira zauritu.
Probintziaren gobernadoreak azaldu duenez, zazpi gizonezko armatuak bankuan sartu ziren. Mugako polizien arropak zeramatzaten. Horietako hiruk bere burua erre zuten eta gainontzekoak tiroz hil zituzten poliziek.
Azken zortzi hilabeteetan hildako eragin dituen erasoa izan da atzokoa.