Mundua -

Teheran

Irango oposizioaren protestak gogor zapaldu dituztela salatu dute

Agentzia erdiofizialen arabera, lasaitasuna da nagusi hiriburuan. Dena den, informazio horiek ezin dira egiaztatu kazetari atzerritarrei kalean lan egitea debekatu dietelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irango Segurtasun Indarrek hiriburuko kaleetan bildutako manifestarien aurka tiro egin dute, Al Arabiya telebista kate arabiarren.

Gobernuaren aurkako hamarna talde Teheran hiriburuan eta herrialdearen iparraldean eta erdialdean antolatutako martxetan parte hartu dute, oposizioaren aurkako webguneek aditzera eman duenez.

Oposizioak zabaldutako informazioa ez dator bat Fars bezalako agentzia erdiofizialek emandakoarekin. Horien arabera, hiriburuan lasaitasuna da nagusi.

"Poliziak egoera kontrolpean du eta ez dute istiluen berri eman; hirian lasaitasuna da nagusi", argitaratu dute.

Dena den, informazio horiek ezin dira egiaztatu kazetari atzerritarrei kalean lan egitea debekatu dietelako. Nazioarteko hedabideak kudeatzen dituen erakundeak sakelekoetara debeku mezu hori bidali die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea