Mundua -
Adingabe bat hil da
Poliziak tiro egin du ehunka manifestariren kontra, Yemenen
Presidenteak oposizioari elkarrizketatzeko egindako gonbidapenak ez ditu protestak lasaitu, ezta oposizioaren eskariak asetzeko agertutako asmoak ere.
Erredakzioa
Manifestari bat hil da eta beste bat zauritu Poliziak ehunka pertsonaren kontra tiro egin duenean. Manifestariak Yemengo erregimen politikoaren kontra protestan ari ziren Aden hirian, Yemengo hegoaldean.
Hildakoa 17 urteko gizonezkoa da eta buruan hartutako tiro baten ondorioz zendu da Adeneko ospitaleko iturri b atek jakitera emandakoaren arabera.
Lekukoek adierazi zutenez, ehunka manifestarik pneumatikoak erre eta barrikadak egin dituzte Poliziak banandu aurretik. Agenteak tiroka hasi dira eta gas negar-eragileak jaurti dituzte.
Oposizioko alderdiek euren jarraitzaileak Yemengo hiriburuko kaleetara aterako zituztela iragarri zuten, azken egunetan manifestarien topagunean, hain zuzen.
Yemengo presidenteak oposizioari elkarrizketarako gonbitea egin eta eskaerak asetzeko asmoa agertu arren, protestek aurrera jarraitu dute.