Mundua -
Protestak
Oposizio marokoarrak milaka lagun bildu ditu Rabaten eta Marrakechen
Protesta batzuk istiluekin bukatu dira. Hala ere, hurrengo egunetan manifestazio gehiago egingo dituztela iragarri dute manifestariek.
Erredakzioa
14.000 pertsona inguru bildu dira Rabaten eta 10.000 inguru Marrakechen Otsailaren 20 deitutako protesta mugimenduetan. Oposizioko talde honek Mohamed VIari botere batzuei uko egin eta ustelkeriaren kontra egin dezan eskatzen dio.
MAP albiste agentzia ofizialak, berriz, manifestazioetan "partaidetza urria" izan dela zabaldu du.
Igande honetan, zalapartari batzuek istiluak sortu dituzte Marokoko zenbait hiritan. Istilu larrienak Larachen (iparekialdeab) eta Alhucemasen (iparraldean) izan dira. Lehenegoan, banketxeak hustu, polizia-etxeen eta denden kontra harriak bota eta autoak erre dituzte.
Alhucemasen, ostera, eta lekukoek esandakoaren arabera, manifestariek udaleko egoitza eta bi polizia-auto erre dituzte.
Protesta gehienak Otsailak 20 izeneko taldeak deitu ditu. Astean zehar protesta gehiago egingo dituztela iragarri dute; Rabaten, 18:30etan (GMT) eserialdiak egingo dituzte Konstituzio demokratikoa eskatzeko. Oposizioko gainerako taldeek ez dute erabaki protesta hauekin bat egingo duten ala ez.