Mundua -

Iruzkina

Gadafik eskuragai duen guztia erabiltzen du zapaltzeko

Tunisiako Ben Alik eta Egiptoko Mubarackek, boterean jarraitzeko ahalegin guztiak egin zituzten, baina azkenean agintea utzi zuten. Gadafik amore eman baino lehen aurretik eramango ditu guztiak.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egipton gertatu zenaren eta Libian gertatzen ari denaren artean ezberdintasun nagusia informazio falta da.

Egiptoko iraultzaren berri telebistan zuzenean eman zuten, baina Libiaren kasuan, sakelakoekin grabatutako bideoak dira. Hori horrela, Al Jazeera katera deitzen duten lekukoen testigantzak edota Human Right Watch bezalako erakundeek hildako kopuruen inguruan egiten dituzten balantzeak baino ez ditugu eskuragai.

Hala ere, badirudi Libian erabateko iraultza bizi dutela. Gadafi presidentea erreboltarien gaineko errepresioa ezartzen ari da tiroka eta dagoeneko sarraskia dela esan daiteke.

Boterean jarraitzeko ahalik eta baliabide guztiak erabiltzen ari da. Poliziarekin nahikoa ez bada, oposizioa garaitzeko jarraitzaileak aterako ditu kalera. Horixe eman du hain zuzen aditzera, oinordekoa izango den haren semeak, Said Al Islamek. Herrialdean gerra zibila pizteko zorian dagoela esan duenean, alegia.

Gadafi diktadore barregarria izan da beti eta oraingoan ere ez du jakingo duintasunez kargua uzten. Tunisiako Ben Alik eta Egiptoko Mubarackek, boterean jarraitzeko ahalegin guztiak egin zituzten baina azkenean agintea utzi zuten. Gadafik amore eman baino lehen aurretik eramango ditu guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea