Mundua -

Italiako iparraldea

Milaneko Malpensa aireportua hustu dute tiroketa bat dela eta

Gizon batek lur orotako ibilgailu bat irteeratako ate baten aurka bete-betean jo du. Ondoren, aizto bat eskuan zuela segurtasun agente bati oldartu zaio eta oinean tiro egin diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaneko Malpensa aireportuko 1ngo terminala hustu dute tiroketa baten ostean, aireportua kudeatzen duen erakundeak, SEAk, jakinarazi duenez.

Hedabide italiarren arabera, gizon batek lur orotako ibilgailu bat terminaleko irteeratako ate baten aurka bete-betean jo ostean hasi da tiroketa. Autoa ustez lapurtutako zen eta emaztea eta bi seme-alabak barruan zeuden.

Antza emakumeak hegaldi bat hartu behar zuen eta horrek euren artean liskarra piztu zuen. Hori izan liteke gidariak autoaren kontrola galtzearen arrazoia, argitaratu du Corriere della Sera egunkariak bere webgunean.

Istripuaren ostean, aizto bat eskuan zuela gizona ibilgailutik atera da. Ustez aireportuko segurtasun agente bati oldartu zaio eta haren lankide batek oinean tiro egin dio.

Ikertzaileek ekintza terrorista bat izatea baztertu badute ere, lehergailu teknikariek ibilgailua miatu dute.

Malpensatik irten beharreko hegaldi guztiak bertan behera utzi dituzte zenbait orduz baina arratsalderako aire-zirkulazio normaltasunera itzuli da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea