Mundua -

Dardara

Gutxienez 65 lagun hil dira lurrikara baten ondorioz, Zeelanda Berrian

6,3 graduko indarra izan du lurrikarak eta "hondamendia" eragin du Christchurchen. Hildakoak gehiago izatea espero dute, izan ere, 200 inguru pertsona harrapatuta geratu dira hondakin artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 65 pertsona hil dira Christchurchen, Zeelanda Berriko hegoaldean, 6,3 graduko indarra zuen lurrikara batean ondorioz, John Key lehen ministroak jakinarazi duenez.

"Christchurchen (herrialdeko bigarren hiri handiena) hondamendia gertatu da", adierazi dio Keyk One News telebista kateari.

"Zeelanda Berriaren egun beltzenetako bat bizitzen ari gara", adierazi du gobernuburuak Wellingtondik, hiriburutik, erreskate lanak ikuskatzera joan denean.

Lurrikara eguerdia aldera gertatu da hirigunetik bost kilometrora, lau kilometroko sakoneran, eta 15 minutu geroago 4,5 graduko erreplika bat sumatu dute, AEBetako Geologia Zerbitzuak azaldu duenez.

John Gamilton Defentsa Zibilaren zuzendariak prentsaurreko batean adierazi duenez, litekeena da datozen orduetan hildakoen kopuruak gora egitea kaltetutako eraikinetan erreskate lanak egin ahala.

Jendea, harrapatuta

Bob Parker alkateak esan du 200dik gora direla eraikinetan harrapatuta geratu direnak. "Hotelak eraitsi dira eta badakigu jendea hondakinen artean harrapatuta geratu dela", azaldu du John Carter Defentsa Zibilaren ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea