Mundua -
Iruzkina
Hondamendia Libian
Bi aukera daude: Lehenengoa, Gadafik atzerriko soldaduak erabili izana manifestarien aurka egiteko; edo bigarrena, Libiako Armada bera izatea jazarpenaren egilea.
Jesus Torquemada
Libian gertatzen ari denaz bi hipotesi daude. Bata txarra bada, bestea are okerragoa da.
Gadafi, herritarrak zapaltzeko, atzerriko soldadu afrikarrak erabiltzen ari da. Horra hor hipotesi txarra, eta bietan okerrena, honakoa: errepresioa Libiako Indar Armatuak ari direla gauzatzen. Horrek zera esan nahi du: Gadafi agintetik kentzea lortuz gero, berraldaketarik ez litzatekela egongo, alegia instituziorik ez herrialdean, egoera kontrolatzeko. Egipton ez bezala.
Hala ere, Libiako militar askok errepresioan parte hartu nahi ez dutenaren erakusgai da. Maltara, gerra hegazkinekin ihes egin duten bi pilotuen kasua. Oraindik ez dugu lehen eskuko informaziorik, Gadafik Libia mundutik isolatu duelako, baina asko dira sarraski bat izan dela dioten lekukotzak.
Ez da gerra zibila, Gadafiren semeak esan bezala. Gerra izan dadin, bi talde armatuk hartu behar dute parte. Herritarrek eskopetaren bat edo beste izan dezakete, baina ziur ez dutela gerra-hegazkinik.