Mundua -

Dardara

4,7 graduko lurrikara batek Venezuela astindu du

Dardara Yaracuy estatuan gertatu da, 2 kilometroko sakoneran.

4,7 graduko lurrikara batek Venezuela ipar-mendebaldea astindu du. Argazkia: EMSC
4,7 graduko lurrikara batek Venezuela ipar-mendebaldea astindu du
4,7 graduko lurrikara batek Venezuela ipar-mendebaldea astindu du. Argazkia: EMSC

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 4,7 graduko lurrikara izan da Venezuelan asteazken honetan, eta ipar-mendebaldea astindu du.

Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak (EMSC) jakinarazi duenez, dardara Yaracuy estatuan gertatu da, 2 kilometroko sakoneran, Valentziatik 73 kilometro ipar-mendebaldera eta San Felipetik 21 kilometro ipar-ekialdera.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak albisteak Albisteak Venezuela 2024ko seismoak