Mundua -

Jarraipena on line

Zuzenean: arabiar herrialdeetako iraultzen egoera

23:54. Nazio Batuen Erakundeak Libiako indarkeria gaitzetsi du eta erantzukizunak eskatu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23:37. Manifestarien aurka hegazkinak ez bidaltzeko eskatu zion Barne ministro ohiak Gadafiri.

23:08. Bi manifestari hil dira Yemengo liskarretan.

22:43. Espainiako Gobernuak hegazkin bat bidaliko du Tripolira.

22:39. Libiako ejertzitoa Sabratah hirian hedatu da eraikin ofizialiei egindako erasoen ostean.

22:21. Indarkeriari amaiera emateko eskatu dio Hillary Clintonek Libiari, eta baliteke Gadafiren erregimenaren aurkako ekimenak hartzea.

21:20. Libiako Barne ministroak kargua utzi du eta "otsailaren 17ko iraultza" babestu du.

20:33. Libiako agintaria boteretik kentzea espero du errege familiak.1969an boteretik kendu zituen Gadafik.

20:00. Liskarrak eta tiro hotsak Tripolin, Gadafiren agerraldia bukatzean

19:52. Gadafi zigortu egingo dutela esan du Merkelek, Libiako herriari "gerra deklaratzeagatik"

19:07. Libiaren parte-hartzea bertan behera uztea erabaki du Arabiar Ligak, Kairon egindako ezohiko bileran.

18:37. 1992az geroztik indarrean zegoen larrialdi egoera bertan behera uztea onartu du Aljeriako Gobernuak.

18:28. Preso politiko batzuk askatzeko agindua eman du Bahraingo erregeak. Era beran, erbestean diren oposizio xiitako zenbait kideren aurkako prozedura judizialak ixteko agindua eman du.

17:55. Hosni Mubarak presidente ohiak dimititu ostean, Egiptoko Gobernu berriaren kideek euren karguak zin egin dituzte.

17:20. Boterea utziko ez duela iragarri du Gadafik eta Libian hiltzeko prest dagoela gaineratu du.

16:52. Gadafi babesten ez dutela esan dute Libiako zenbait soldaduk Tobrukeko hirian (ekialdean). Libiako buruzagiak herrialdeko ekialdea dagoeneko kontrolatzen ez duela erantsi dute.

16:40. Erakundeko kide guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten bilera bat deitzea erabaki du NBEko Segurtasun Kontseiluak Libiako egoeraz eztabaidatzeko. Libiako ordezkariek parte hartuko dute.

16:30. Human Rights Watch erakundeak jakinarazi duenez, iragan igandetik gutxienez 62 lagun hil dira Tripolin Poliziaren eta Armadaren errepresioaren ondorioz.

15:45. Gadafik "erreforma garrantzitsuak" iragarriko ditu laster egingo duen agerraldi publikoan.

15:27. Muamar el Gadafi buruzagiaren hitzaldi bat igorriko du Libiako telebistak laster, Estatuko telebistak jakitera eman duenez.

15:20. Tripoliko kaleak "garbitzen" ari dira Gadafiren jarraitzaileak, "komunikabideei ezer gertatu ez dela azaltzeko", salatu du Libiako Gazteen Mugimenduak.

14:59. 10.000 lagun baino gehiagok manifestaldia egin dute Gobernuaren alde Bahrainen, agintari suniak babesteko eta gehiengo xiitaren protestei aurre egiteko.

14:53. Tripoliko Gobernuaren errepresioa salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Madrilen eta Bilbon, Libiako egoitzen aurrean.

14:43. Repsol konpainiak operazio guztiak bertan behera utzi ditu Libian, indarkeria eta ziurgabetasuna direla eta.

14:38. Bengasiko aireportua suntsitu dute liskarretan eta bidaiarien hegazkinek ezin dute lur hartu.

13:21. Muamar al Gadafi diktadorearen aurkariek Libiaren eta Egiptoren arteko mugaren kontrola hartu dute, Al Jazeeraren arabera.

13:01. Ali Abdula Sale Yemengo presidentearen jarraitzaileek Sanako plaza nagusia hartu dute.

12:30. Libian dauden 18 euskal motorzaleak onik daude, haren senideek baieztatu ahal izan dutenez.

12:06. Eusko Jaurlaritzak baieztatu du Lekeitioko gizonezko bat Libian ezkutatuta dagoela, lagun batzuen etxean, Tripoli hiriburutik 700 kilometrora.

11:40. Yemenen, 3.000 pertsonak Ali Abdala Saleh presidentearen erregimenaren aurka protesta egiten jarraitzen dute Sanako Unibertsitatean, bigarren egunez. Gaua kanpin-dendetan pasatu dute.

11:21. Atzerri Ministerioaren arabera, 60 espainiar daude Libiatik ateratzeko zain. Beste 160 jada itzuli dira Madrilera.

10:50. NBEk nazioarteko ikerketa eskatu du Libian gertatzen ari dena aztertzeko. Izan ere, Gadafiren jazarpena "gizateriaren aurkako krimenak" izan litekeela uste du.

10:44. Libiako Aire Armadak Tripoliko hainbat sektore bonbardatu ditu. Al Jazeerak aipatutako lekukoen arabera, mertzenarioak ere parte hartzen ari dira operazioetan.

10:19. Benghaziko (Libiako bigarren hiri garrantzitsuena) aireportua guztiz suntsituta dago indarkeriaren ondorioz, eta bidaiari-hegazkinak ezin dira lurreratu.

10:03. Hamad bin Isa al Jalifa Bahraingo erregeak preso politiko batzuk askatzea eta erbestean dauden opositore xiita batzuen aurkako prozesu judizialak bertan behera uztea agindu du.

09:45. Kamerungo intelektual talde batek mobilizazioak deitu ditu biharko Paul Biya presidentearen aurka. Deialdia Facebook bidez egin dute.

09:43. Egiptoko Armadak zorroztu egin du Libiako mugaren zaintza. Al Sakumeko pasagunea 24 orduz irekita dago, Libian dauden egiptoarrak etxera itzuli ahal izateko.

09:34. Libiako telebista ofizialak ukatu egin du herrialdean sarraskiak egotea, eta "zurrumurru faltsuak" direla adierazi du.

08:51. Txinako Gobernuak ez du gaitzetsi Libiako agintarien jazarpena. "Kezka" baino ez du agertu.

04:56. NBEko Segurtasun Kontseiluak bilera berezia egingo du gaur, Libiako egoera aztertzeko.

01:29. Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusia "haserre" agertu da Libiako Armadak manifestariak bonbardatu eta gero.

01:18. Muamar al Gadafi diktadoreak berretsi du Libian dagoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea