Mundua -
Espainiako Gobernua
Libian dauden espainiarrak hegazkin militar batekin aterako dituzte
"Aste bat daramagu espainiarrak aurkitzeko eta identifikatzeko lanekin" esan du Trinidad Jimenez ESpainiako Atzerri ministroak.
Erredakzioa
Libian dauden Espainiako hiritarrak aurkitzeko lanetan ari da Espainiako Gobernua, ondoren, hegazkin militar bat erabiliz, etxera eramateko helburuarekin. Trinidad Jiménez Atzerri ministroak gaur iragarri duenez, espainiarrak aurkitzeko lanak "oso zailak" izaten ari dira.
"Aste bat daramagu espainiarrak aurkitzeko eta identifikatzeko lanekin" esan du Atzerri ministroak. Libiatik 40 edo 50 espainiar atera dira azken egunotan, Jiménez hitzetan, baina Espainiara bueltatzeko asmoa duten beste 90 pertsona aurkitu dituzte.
Hala, pertsona horiek guztiak aurkitzeko lanak "zailak" direla gaineratu du.