Mundua -

Krisi kabinetea

Espainiak hegazkin bat bidaliko du Tripolira

Era berean, energia aurrezteko plan bat onartuko dute; izan ere, baliteke energia hornikuntza arazoak izatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako krisi kabineteak asteazken honetan bildu da eta Tripolira, Libiako hiriburura, hegazkin bat bidaltzea adostu du bertan dauden espainiarrak etxera ekartzeko. Era berean, energia aurrezteko plan bat onartuko dute; izan ere, baliteke energia hornikuntza arazoak izatea.

Arabiako egoera, eta batez ere, Libiako iraultza aztertzeko bildu da krisi kabinetea Moncloako Jauregian.

Europa Press jakinarazi duenez, Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Komertzio ministroak energia aurrezteko plan bat prestatuko du datorren ostiralean Ministroen Kontseiluan onartzeko. Izan ere, Espainiak Libiarekiko menpekotasun energetiko handia dauka, eta azken liskarren ondorioz, baliteke hornikuntza arazoak izatea.

Espainiak interes handiak ditu Libian, batez ere, interes energetikoak; besteak beste, Repsol, OHL edo Indra enpresek lan egiten dute bertan. Bestalde, Libiak 1,6 milioi petroleo upel ponpatzen ditu egunero, eta hortaz, Afrikako hirugarren petroleo ekoizlea da, Nigeriaren eta Angolaren atzetik. Gainera, gas hornikuntza egiten dio Italiari (inportazioen % 12) eta Espainiari (inportazioen % 1,5).

Repsolek lan guztiak bertan behera utzi ditu Libiako egoera dela eta.

Espainiarrak

Bestalde, Libian dauden espainiarrak etxeratzeko Gobernuak hegazkin ofizial bat bidali du Tripolira.

Trinidad Jimenez Atzerri Arazoetako eta Kooperazio ministroaren arabera, 90 bat espainiar daude Libian. Horietatik, 40 Repsolen hegazkin batean bueltatuko dira, eta gainerakoek, nahi izanez gero, Gobernuak bidali duen hegazkinean egin ahal izango dute.

Nazio Batuen Gaitzespena

Bestalde, Nazio Batuen Erakundeak Libiako indarkeria gaitzetsi du eta erantzukizunak eskatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea