Mundua -

110 dolar upel bakoitzeko

Arabiar herrialdeko iraultzek petrolioaren prezioa igoarazi dute

Nazioarteko mailan ekoizpenaren % 13a Libiatik zetorren. Hala ere, hornidura bermatuta dagoela ziurtatu dute petrolio ekoizleek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken asteetan arabiar herrialdeetan izan diren iraultzek petrolioaren goranzko joera areagotu dute. Horrela, Brent upela 107 dolarretan saldu da, duela hilabete baino 15 dolar gehiago. Gainera, hidrokarburo enpresen akzioek behera jo dute burtsan.

Petrolio ekoizpenaren % 13a Libiatik dator baina egun, merkatutik kanpo dago. Izan ere, iraultzen ondorioz, Libian dauden petrolio enpresetako langileak herrialdea utzi dute.

Petrolio ekoizleek, bestalde, hornidura bermatuta dagoela ziurtatu dute. Saudiko ministroaren aburuz, Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak eskariaren % 100 asetu dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea