Mundua -

TIROKETA ESTRASBURGON

Frantziak alerta maila gorena ezarri du Estrasburgoko tiroketaren ostean

Atentatu arrisku egoeran dago herrialdea eta, ondorioz, Gobernuak kontrolak areagotuko ditu mugetan eta errepideetan.

Gabonetako merkatu batean izan da Estrasburgoko tiroketa. Argazkia: EFE
Gabonetako merkatu batean izan da Estrasburgoko tiroketa
Estrasburgon tiroz 3 pertsona hil dituen gizonaren bila ari dira

1:46

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Estrasburgo erdialdean tiroketa izan ostean, Frantziako Gobernuak alerta maila gorena ezarri du. Erasoan, hiru pertsona hil eta 13 zauritu zituzten, horietako sei larri. Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak azaldu duenez, atentatuak jasateko arrisku egoeran dago herrialdea; ondorioz, kontrolak areagotuko ditu Gabonetako merkatuetan, mugetan eta, oro har, errepideetan.

Alerta maila gorenak zaintza-lanak muturrera eramatea dakar, eta berehalako mehatxu baten aurrean edo eraso bat izan ostean jarri ohi dute.

Frantziako segurtasun indarrek operazioa zabalik dute erasotzailea atxilotzeko. Frantziako eta Alemaniako segurtasun indarrek ezagutzen dute, eta delitu arruntengatik zazpi urteko espetxe zigorra bete zuen.

Gainera, manifestazioak egiteko debekua ezarri dute gaurko Estrasburgon, segurtasun indarren lana ez oztopatzeko. Ikastetxeek eta institutuek ateak zabalduko dituzte, baina ez da eskolarik izango. Castaner ministroak azpimarratu duenez, gurasoek nahi badute, seme-alabak etxean gelditu ahalko dira.

Bestalde, erasoa gertatutakoan hiriko toki batzuetan ezarritako konfinamendu agindua bertan behera utzi dute.

Parisko Terrorismoaren kontrako Fiskaltzak bere gain hartu du ikerketa horren ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Paris azken ordukoa Frantzia berriak Atentatuak argazkiak Albisteak Gaur Albisteak Frantziako Gobernua gaur