Mundua -
Analisia
Nahigabea nagusi, Irlandako hauteskundeen atarian
Nahigabea Fine Gael alderdiaren mesedetan izango da, eskuin liberala. Hala ere, ez dirudi gehiengo osoa lortuko duenik eta Alderdi Laboristarekin koalizioa bilatu beharko du.
Jesus Torquemada
Irlandarrek Gobernuan den alderdiari pasako diote ekonomia krisiaren faktura; Fianna Fail alderdiari. Gaurko hauteskundeetan ziurtzat jotzen da Fianna Failek boterea galduko duela.
Irlandak 1921-an independentzia lortu zuen ezkero, alderdi hau izan da ia beti agintean. Beti izan da boto gehien jaso duen alderdia.... eta agintean izan ez denetan, beste alderdiek koalizioak osatu dituztelako izan da. Oraingoan ordea, Fianna Failen beherakada handia espero da: bigarren edota hirugarren alderdi izateraino.
Irlandarrek Fianna Fail jotzen dute krisiaren eragile: finantza eta etxegintzaren arloan izandako espekulazioak leporatzen dizkiote eta horregatik daude Fianna Failekin haserre.
Hau guztia Fine Gaelen mesedetan izango da... eskuin liberala. Hala ere, ez dirudi gehiengo osoa lortuko duenik eta Alderdi Laboristarekin koalizioa bilatu beharko du, lehendik ere elkarrekin bost aldiz egin izan duten moduan.
Aurreratutako hauteskunde hauen etekiña aterako duen bestea Sinn Fein alderdia da... “denari ez” esateko politika horrekin etekiña aterako duena. Ezetz esan zion Lisboako Itunari. Ezetz esan zion Europaren erreskate planari. Eta nazkatuta dauden irlandarren botoak jasoko ditu.
Nobedade garrantzitsuetako bat da gañera... Gerry Adams, Sinn Feineko buruzagi historikoa aurrenekoz aurkeztu dela Dublingo Parlamenturako eserleku bat lortzeko.