Mundua -

Ebazpena

25 urteko zigorra, 'South Park'en gidoilariei mehatxu egiteagatik

Zachary Adam Chesserrek gidoilarien kontrako erasoak egiteko deia egin zien 'jihadistei' telesaileko atal batean Mahoma Profeta hartzez mozorrotuta agertzen zelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazte bati 25 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Interneten South Park telesaileko gidoilariei mehatxuak egiteagatik. Zachary Adam Chesserrek gidoilarien kontrako erasoak egiteko deia egin zien ''jihadistei'' telesaileko atal batean Mahoma Profeta hartzez mozorrotuta agertzen zelako.

Chesserrek gidoilarien helbideak argitaratu zituen eta irakurleei "bisita" bat egiteko deia egiten zien. Neil MacBride fiskalaren arabera, "Virginia Iparraldeko gazte batek horrenbesteko indarkeria eta izua zabaldu izanak argi adierazten du ''jihadista'' estatubatuarren arriskua".

Chesserrek leporatzen zizkioten delitu guztiak aitortu zituen: terroristei materiala eskuragarri jartzea, mehatxuak egitea eta beste batzuei mehatxuak egin ditzatela eskatzea.

Chesser AEBetan jaio zen eta Islamera aldatu zen institutuan. Epaiketan aitortu zuen Somaliara joatekotan izan zela Al Kaidarekin lotutako talde batean sartu eta borroka egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea