Mundua -

Iraultza Libian

'Gadafiren jarraitzaileek Tripoli inguruak kontrolpean dituzte'

Bengasi oposizioaren hiriburua bilakatu du eta Mikel Ayestaran EITBko berriemaileak azaldu duenez, "kazetari atzerritarrak ongi etorriak dira" denek "Libia berri" hori ezagutzera eman nahi dutelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gadafiren erregimenaren aurkakoek Bengasi kontrolpean dute eta euren "hurrengo jomuga Tripoli" da, Mikel Ayestaran EITBko berriemaileak jakinarazi duenez. Dena den, azken guda ez da erraza izango koronelaren jarraitzaileek hiriburua eta bere inguruak gorputz eta arimaz defendatzeko prest daudelako.

Bengasi -Egiptoko mugatik 700 kilometrora- oposizioaren gotorlekua bilakatu da; bertan Gadafiren iraultzaren aurreko hiru koloreko bandera -gorria, berdea eta beltza- jarri dute.

Libiako bigarren hiri handiena, beraz, askatutako lurraldeen hiriburua da, eta Mikel Ayestaran EITBko berriemaileak azaldu duenez, "kazetari atzerritarrak ongi etorriak dira" denek "Libia berri" hori ezagutzera eman nahi dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea