Mundua -

Hauteskundeak

Fine Gael Irlandako Gobernua nola osatu aztertzen ari da

Alderdi kontserbadorea, ostiraleko bozetan garaile izan zena, azken emaitzak jakiteko zain dago, bakarrik gobernatu ala Alderdi Laboristarekin koalizioa egin erabakitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enda Kenny Fine Gael alderdi kontserbadoreko buru eta ostiralean Irlandan egin zituzten hauteskundeetako irabazlea azken emaitzak jakiteko zain dago bakarrik gobernatu ala Alderdi Laboristarekin koalizioa egin erabakitzeko.

Irlandako Parlamentua, Dail, 166 kidek osatzen dute eta oraingoz 146 nortzuei egokitu zaizkien zabaldu dute. Hori horrela, Fine Gaelek 65 diputatu eskuratu ditu, laboristek 34, Fianna Fail orain arte agintean izan denak 17, Sinn Feinek 13 eta independenteek eta gainerakoek 17.

Azken hauteskunde hauetan boto guztiek dute garrantzia handia kontserbadoreentzat, izan ere, gehiengo absolutua lortu ez arren, gertu geratzen badira diputatu independenteen babesa bila dezake.

Baina denak ez du balioko, hurrengo Taoiseachek (lehen ministroak), Enda Kennyk, Irlandaren irudia garbitu nahi du bai etxe barruan, bai atzerrian, politikarien gaitasun gabeziaren eta banketxeen diru-gosearen eraginez sortutako krisi ekonomikoagatik.

Hautesleek gogor zigortu dute Gobernuan zegoen alderdia, Fianna Fail, eta 60 diputatu inguru galduko ditu. Gobernuan kide izan duen Alderdi Berdeak ere astindua jaso du eta zituen sei diputatuak gal ditzake.

Adituen arabera, Kennyk koalizio egonkorra lortu nahi du ekonomia alorrean Europar Batasunak eta Munduko Diru Funtsak eskatu dizkion erreforma ekonomikoak egiteko.

Testuinguru horretan, hautesleek argi utzi dute aukera egokiena 1994ean eta 1997an egin zituzten kontserbadoreen eta laboristen arteko koalizio gobernua dela.

Kontserbadoreek abantaila handi bat badute, izan ere, Europako Alderdi Popularrekoak dira, eta alderdi nagusia dira Strasbourgeko Parlamentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea