Mundua -

Iruzkina

Sarkozy, errealitatea apaintzen trebea

Bere Gobernua birmoldatu egin du; horrela, amaiera eman dio 2002 urtetik gobernu guztietan egon den Alliot-Marieren ibilbide politikoari.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tipo azkarra oso, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea. Bere Gobernuaren birmoldatzea ustelkeria kasu baten ondorio izan dela onartu beharrean, atzerriko politikan duen ikuspegi handiaren emaitza moduan aurkeztu du.

Ez du aipatzen zerk eraman duen Michelle Alliot-Marie, orain arte Kanpo Arazoetako Ministro izan dena, dimisiora. Ministro ohiak Ben Aliren gertuko enpresari baten hegazkin pribatua erabiltzeko gonbitea onartu zuen, gabonetako oporretan Tunisian izan zenean. Eta are okerrago, beranduago jakin da haren gurasoek negozioak egin zituztela enpresari aipatu enpresariarekin.

Hain zuzen, horrek azkartu du Alliot Marieren dimisioa; dena den, ez zuen ukapen-gutunean akatsik onartu. Ezta Sarkozyk ere. Presidenteak zera dio: herrialde arabiarretan salbuespen egoera ematen ari dela, gauzak okerrera egin baino lehen prest egon behar dela eta "gure segurtasun eta diplomaziaz arduratzen diren Ministerioak berrantolatzea erabaki" duela.

Horrenbestez, Kanpo Arazoetako, Barne eta Defentsa ministroak aldatu ditu. Horrela, amaiera eman dio 2002 urtetik gobernu guztietan egon den Alliot-Marieren ibilbide politikoari. Baina nork daki? Alain Juppé ere kargutik kendu zuten ustelkeria kasu batengatik eta Frantziako politikako lehen lerroetan da orain, ohore guztiekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea