Mundua -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Afrikarrak mertzenariotzat jotzen dituztela salatu du ACNUR agentziak
Pere Ortega Centre d'Estudis per la Pauko zuzendariak, halaber, Libiari armak saltzen dizkieten herrialdeek behin eta berriz Europako araudia hausten dutela gogorarazi du.
Erredakzioa
Libian egoera irregularrean dauden txadiarrak, sudandarrak eta irakiarrak Gadafiren mertzenariotzat jotzen dituzte, salatu du Maria Jesus Vega ACNUR Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziako kanpo harremanetako arduradunak "Boulevard" irratsaioan.
Pere Ortega Centre d''Estudis per la Pauko zuzendariak, bere aldetik, Libiaren arma-esportatzaile europar nagusia Frantzia dela esan du.
Ortegak, halaber, Libiari armak saltzen dizkioten herrialdeek behin eta berriz Europako araudia hausten dutela gogorarazi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea