Mundua -

Egipto

Mubaraki eta bere familiakoei Egiptotik ateratzea debekatu diete

Al Ahram egunkariak argitaratu duenez, Egiptoko Fiskaltza Hosni Mubaraken eta bere familiaren kontrako kargu judizialak prestatzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

&' || 'nbsp;Hosni Mubarak presidente ohiari eta bere familiako kideei Egiptotik atzerrira bidaiatzea debekatu dietela adierazi du Abdel Maguid Mamad Egiptoko fiskal nagusiak.

''Al Ahram'' egunkariak dioenez, atzo,&' || 'nbsp; presidente ohiaren semea, Gamal Mubarak, hegazkin pribatu batean lurraldetik ateratzen saiatu zen baina Armadak ez zion utzi.

Komunikabide horrek gaineratu du Hosni Mubaraken eta bere familiako kideen aurkako kargu judizialak prestatzen ari direla.

Joan den otsailaren 11n utzi zuen kargua Hosni Mubarakek bere agintearen amaiera eskatzen zuten 18 eguneko protesten ondoren.&' || 'nbsp; Ordutik Sharm El Sheijen da presidente ohia.

Otsailaren 21ean, Egiptoko Fiskaltzak Kanpo Harremanetarako Ministeritzari Mubarakek eta bere familiak atzerrian zituzten kontu korronteak blokeatzeko agindu zuen.

Orain diputatu ohi batek, Mustafa Bakrik, Mubareken emazteak eta semeek lurraldean bertan ezkutuko kontu korronteak dituztela ziurtatzen duten dokumentuak&' || 'nbsp; aurkeztu dizkio Estatuko Fiskaltzari, horrela jakinarazi du "Al Ahram" egunkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea