Mundua -
Atentatua Marokon
Espainiar bat atxilotu dute Marokon, bi emakume eskandinaviarren hilketarekin lotuta
Marokoko poliziak espainiar nazionalitateko gizon bat atxilotu du, abenduaren 17an ustez Danimarka eta Norvegiako bi emakume turista hil zituen atentatuarekin lotuta dagoelako.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiar eta suitzar nazionalitateko gizon bat atxilotu dute Marokon, ustez Magrebeko herrialdean Eskandinaviako bi turista hil zuen atentatuarekin lotura izateagatik.
Marokoko agintariek informatu dutenez, Marrakexen izan da atxiloketa. Ez dute gizonaren nortasunari buruzko datuak eman, baina "muturreko ideologia biolentoa" duela esan dute komunikatu batean.
Bi emakumeak –bat, danimarkarra, eta bestea, norvegiarra– hil zituen atentatu terroristaren ustezko egileak atxilotu dituzte Marokoko poliziek. Bideo batean, Estatu Islamikoari leialtasuna agindu zioten lau terroristek.