Mundua -

Iruzkina

Errua Washingtonena da, beti bezala

Gadafik Washingtoni leporatzen diote iraultza piztea, Libian dagoen petrolioa eskuratzeko bera bota nahi duela argudiatuta.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botereari gogor eusten dioten agintari arabiarrak hasi dira atzerriko konspirazioen argudioa erabiltzen errebolten zergatia azaltzeko.

Gadafi libiarrak Al Kaidari bota dio errua eta Washington errebolten atzean dagoela salatu du. AEBei eta, nola ez, Israeli erreboltak leporatu dizkion bestea Ali Abdala Saleh Yemengo presidentea izan da. Gero eta indar handiagoa dute erreboltek bertan eta Salehk bizi duen mehatxua gero eta handiagoa da.

Errebolta guztien zergatiak ez dira berberak, baina badituzte elementu komunak. Lehenik eta behin, agintariek urte gehiegi daramatzate boterean, ez dituztelako hauteskundeak deitu edota faltsukeria egon delako: 41 urte daramatza Gadafik eta 32 Salehk. Are gehiago, ezkutuko polizia daukate, oposizio antolatu bat ekiditeko. Komunean duten beste ezaugarri bat da guztiek familia ondasun izugarriak pilatu dituztela. Guzti horiek dira herrialde arabiarrek uneotan bizi duten egoeraren zergatiak, baina noski, errazagoa da AEBei eta mendebaldeari orokorrean errua botatzea.

Horregatik, berehala ahaztu behar dira medebaldearen eskuhartze planak. Mundu arabiarrak iraultza demokratikoa egiteko aukera erabat geldiaraziko lukeen hankasartzea izango litzateke eskuhartze hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea