Mundua -

Lau epaiketa ditu

Berlusconi deklaratzeko prest dago, baina 'astelehenetan bakarrik'

Epailearen aurrean deklaratzera joateko asmoa agertu du Italiako lehen ministroak, baina, “konpromiso politikoak direla eta”, “astelehenetan ala, gehienez jota, larunbatetan bakarrik" egingo luke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau epaiketa ditu argitzeke Berlusconik: Mediaset auzia (iruzur fiskalaren ustezko delitua); Mediatrade auzia (jabetze bidegabea eta iruzur fiskalaren ustezko delitua) eta Mills auzia (epaileen ustezko ustelkeria delitua).

Laugarren kasua Rubyrena da. Botere-abusua eta adingabeak prostituitzea egozten diote Italiako lehen ministroari. Apirilaren 6an hasiko da epaiketa.

Larunbat honetan Mediatrade auziaren epaiketa aurreko saioa egin behar zuten, baina, Piersilvio Berlusconi Il Cavaliereren semeari jakinarazpen irregularra egin diotela eta, datorren martxoaren 28ra arte atzeratu dute.

Alabaina, Justiziaren erreforma egingo dutela iragarri du Italiako Gobernuko presidenteak. Berrikuntza hau "biztanle guztien mesedetan izango da", Justizia ministroaren hitzetan, “eta ez, ezkerreko alderdiek salatu dutenez, Berlusconiren mesedetan".

Il Cavalierek jakitera eman duenez, ez dituzte hauteskundeak aurreratuko. "Kalte handia egingo lioke herrialdeari", adierazi du Berlusconik, "ezegonkortasun irudia eskainiko lukeelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea