Mundua -

Frantzia

Lau hildako dagoeneko Parisko okindegi batean izandako gas-leherketaren ondorioz

Leherketa-hondakinen artean aurkitu dute laugarren biktimaren hilotza. Dirudienez, eztanda jazo den eraikinean bizi zen.

Frantziako suhiltzaileak lanean, gas-leherketa jazo den lekuan. Argazkia: EFE
Frantziako suhiltzaileak lanean, gas-leherketa jazo den lekuan, Paris erdigunean
Frantziako suhiltzaileak lanean, gas-leherketa jazo den lekuan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetan Parisko erdigunean kokatutako okindegi batean izandako gas-leherketa baten ondorioz hildako lagunak lau dira dagoeneko, leherketa-hondakinen artean suhiltzaileek laugarren pertsona bat hilik aurkitu ostean.

Eraikinean bizi omen zen emakumezko bat da laugarren biktima hori, Fiskaltzak argitu duenez.

Guztira, lau pertsona hil dira gas-leherketan: bi suhiltzaile, emakume espainiar bat eta igande honetan aurkitutako emakumea; 40 lagun zauritu dira, horietatik bederatzi oso larri. Trevise kalean, Paris erdiguneko IX barrutian, jazo da leherketa, okindegi batean, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak