Mundua -

Iruzkina

Irakeko sindromea

Obama ez da ausartzen Libian esku-hartze militarra abiatzeko, mundu arabiarra haserretuko den beldur baita.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libian, nazioarteak esku-hartuz gero, beranduegi iritsiko da. Dagoeneko Gadafi ari baita, indar militar guztia erabili gabe ere, erreboltak kontrolatzen.

Nazioartetik armak jasoz gero edota NATOk Gadafiri aire eremua murriztuz gero bakarrik izango lukete matxinoek irabazteko aukerarik. Bengasiko portua kontrolpean duten erreboltariak armaz hornitzea ez litzateke arazo handia izango, aire eremua murriztea, ordea, esku-hartze militarra da, NATOk bakarrik egin dezakeena.

Momentuz, Obamak ez ditu ideiak argi. Iraken inbasioa eragin zuena bezalako erreakzio bat gerta liteke eta Estatu Batuetako presidenteak beldurra dio bai mundu arabiarraren haserreari, baita mendebaldean eman litekeen iritzi zatiketari ere.

Horixe da George W. Bush aurreko presidentearen ergelkeriaren emaitza. Iraken inbasioa agindu zuenean demokraziaz eta eskubide zibilez hitz egiteko legitimitatea kendu zion mendebaldeari eta horregatik, orain, duda-mudatan dabil Obama.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea