Mundua -

Erasoa

Dozenaka lagun hil dituzte hileta batean, Pakistanen

Gutxienez 30 lagun hil dira eta 53 zauritu. Talibanen kontrako milizia bateko buruzagiaren emaztearen hileta ari ziren egiten.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 30 pertsona hil dituzte eta 53 zauritu hileta batean izandako atentatu suizidan, Peshawarren (Pakistan), polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Talibanen kontrako milizia bateko buruzagiaren emaztearen hileta ari ziren egiten erasoa gertatu denean, eta miliziako kide asko zeuden bertan.

Peshawarren eta inguruetan oso ohikoak dira eraso horiek, milizianoek bilerak egiten dituztenean edo ekitaldiren bat egiteko biltzen direnean.

Meskiten kontrako erasoak askotan milizia horien kontrakoak zirela jakin ahal izan dute orain, izan ere, Afganistaneko mugaren kontrola bere gain hartu dute talde horiek.

Pakistango agintariek babesa ematen diete talibanen kontrako miliziei. Yusuf Raza Guilani lehen ministro pakistandarrak erasoa gaitzetsi du eta Gobernuak "terrorismoa" amaitzeko borondatea duela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea