Mundua -
Dardara
6 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara Palpatik 68 kilometro hego-mendebaldera gertatu da, 50 kilometroko sakoneran.
EITB.EUS
Richter eskalan 6 graduko lurrikara izan da Perun ostegun honetan.
Peruko Institutu Geofisikoak (IGP) jakinarazi duenez, dardara Palpatik (Ica) 68 kilometro hego-mendebaldera gertatu da, 50 kilometroko sakoneran.
Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea