Mundua -

Hondamendi naturala

Googlek Japoniako tsunamian desagertutakoak topatzeko ataria sortu du

Webguneak erabiltzaileak sortzen ari diren datu-base batean, desagertutakoen izenak erabiliz, horiek aurkitzeko aukera eskaintzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniako iparraldean tsunamia eragin duen 8,9 graduko lurrikararen ostean, Google berehala&' || 'nbsp; martxan&' || 'nbsp; jarri da.

Beste hondamendi natural batzuk izan direnean bezala, Zeelanda Berriko, Txileko eta Haitiko lurrikarak, besteak beste, Interneteko bilatzaileak desagertutako pertsonak topatzeko webgune berezia sortu du.

Webguneak erabiltzaileak sortzen ari diren datu-base batean, desagertutakoen izenak erabiliz, horiek aurkitzeko aukera eskaintzen du.

Bilatzailean izena sartzerakoan, datu-basean dagoen informazioren batekin bat badator, pertsona horren profila agertzen da eta senideek informazio hori kontsultatzeko edota datu gehiago gehitzeko aukera dute. Informazio berria argitaratzeko eta mezu bat bidaltzeko aukera ere eskaintzen du atariak.

Erabiltzaileek euren buruari buruzko informazioa ere utzi dezakete. Oraingoz, 1.000 erregistro egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea