Mundua -
Hondamendi naturala
1.500 hildakotik gora eta 600.000 ebakuatu, datu ofizialen arabera
Hildakoen kopuruak gora egiten jarraituko du orduak aurrera egin ahala. 100.000 soldadu inguru ari da laguntzen gehien kaltetutako guneetan.
Erredakzioa
1.600 dira dagoeneko Japonian ostiralean izandako lurrikarak eta ondorengo tsunamiak eragindako hildakoak, eta degasertuak 10.000tik gora dira, Nazio Batuen Elkarteak (NBE) emandako azken datu ofizialen arabera.
Hala ere, orduek aurrera egin ahala kopuruak gora egingo du, bertako agintariek esan baitute zenbait probintziek dagoeneko abisatu dutela milaka herritar desagertuta daudela.
10.000 pertsonak desagertuta jarraitzen dute Fukushiman (Japoniako ipar-ekialdean), Miyagi eta Iwate herrialdeekin batera, kaltetuenetakoa da Fukushima probintzia, Kyodo agentziak jakinarazi duenez.
Horrez gain, Miyagiko agintariek ohartarazi dute 9.500 bitzanletik gora topatu barik daudela, bertako biztanleria osoaren erdia baino gehiago.
Euren herri eta etxebizitzak utzi behar izan dituztenen pertsonen kopurua 600.000koa da (sei probintziatan) eta, beinepein, 20.820 eraikin suntsituak izan dira, azkeneko balantzearen arabera.
Lurrikarraren indarra 9ra igo dute
Japoniako agintariek ostiralean izandako lurrikararen indarra berriro aztertu dute eta maila 8,9tik 9ra igotzea erabaki dute, Richter eskalaren arabera.
Gobernuaren arabera, ostiralean gertatutakoa Japoniako historiako ezbeharrik larriena da.
Erreskaterako baliabideak bikoiztu dituzte
Japoniako Gobernuak iragarri duenez, 100.000 soldadu erreskate lanetan jarri ditu iparekialdeko kostaldean. Bertako herri batzuk desagertu egin dira lurrikara eta ondorengo tsunamiaren eraginez.
Era berean, 70 bat herrialdek erreskatean adituak bidali dituzte desagertutako milaka pertsona aurkitzeko lanetan laguntzeko.
Baliabide gehien bidali dituzten herrialdeak Australia, AEBak, Zelanda Berria, Erresuma Batua eta Hego Korea daude. Txinak ere laguntza bidaliko duela iragarri du, Japoniarekin harreman zailak izan arren.