Mundua -

Hondamendi naturala Japonian

Itsasorantz 15 kilometro arrastatutako gizon bat onik aurkitu dute

Gizona etxearekin batera eraman zuen Fukushima suntsitu zuen olatu erraldoiak. Aurkitu dutenean, osasun egoer aonean zegoen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Japoniako Marinako destruktore batek 60 urteko gizonezko bat erreskatatu du. Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez, iragan ostiraleko tsunamiak 15 kilometrotan arrastatu zuen gizona, itsaso barrurantz.

Erreskatatuko gizona Hiromitsu Shinkawa da, Minamisoma hirikoa, eta goizean aurkitu dute teilatu zati baten gainean bandera gorri bat astintzen zuen bitartean. Gizona etxearekin batera arrastatu zuen Fukushima suntsitu zuen olatu erraldoiak.

Shinkawa osasun egoera onean zegoen. Berak azaldu duenez, lurrikararen ostean emaztearekin gauza batzuk hartzera joan zen eta orduan olatuak arrastatu egin zituen, etxea eta guzti. "Teilatura igo eta salbatzea lortu nuen, baina korronteak emaztea eraman zuen", esan du.

Erreskatatu ondoren, ospitalera eraman zuten helikopteroz. "Hainbat itsasotzi eta helikoptero hurbil pasatu dira baina ez naute ikusi... uste nuen gaur nire bizitzaren azken eguna izango zela", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea